ONGI ETORRI JOLASEN INGURUKO BLOGERA

2011-05-16

Haur kanten zatiak

Audacity programa erabiliz, haurrentzako lau kanta zati batu egin ditut eta goear-en igo dut. Aukeratutako kantak jolasak egiteko aproposak dira!!!

Audacity tutoriala

Audacity buruzko tutorial txiki bat da hau. Ziortza Gonzalez eta Mertxe Gonzalezek egindako tutoriala hain zuzen ere.

Tutorial honen bidez Audacity programaren oinarria ezagutuko duzue momentu batean, oso erraza baita. Horrez gain, oso erabilgarria da programa. Tutoriala CamStudio programarekin grabatu dugu.

BIDEOA:


2011-05-15

Beste blog interesgarria

Blog honetan, jolas tradizional batzuk azaltzen dira, gogoan izateko jolasak dira eta belaunaldi-belaunaldi transmititzekoak. Zaloa Agirre da egilea eta nire gairekin duen loturagatik aukeratu egin du, gehiago ikusi nahi baduzue egin klik hemen

                                                     HAUR ETA GAZTE JOLASAK

2011-05-02

Jolas unibertsalak galtzeko arriskua?

Hik Hasi. com web orrialdean,  Funai Hironori-ri egindako elkarrizketa da orain aurkezten dizuedana. Elkarrizktan Hironorik , Mendebaldeko eta Ekialdeko jolas motak konparatzen ditu, jolas unibertsalak definitzen ditu...
Jolas batzuk unibertsalak dira, eta beste batzuk ez. Non dago muga?
"Haurren jolas batzuk harreman zuzena dute kulturarekin eta inguruarekin; horri lotuta daude. Beste batzuk, ordea, garai, ingurune eta lagunak aldatu arren, ez dira aldatzen, faktore horiekiko independenteak dira. Modak gainditu dituzten jolasak dira. Horiei deitzen zaie jolas unibertsalak. Badirudi jolas unibertsalak galtzen ari direla aldaketa modernoengatik, hau da, egungo gizarteak jolas horiek ematen zituzten hainbat faktore soziologiko eta fisiko kendu egin dituelako."
+ irakurri

Jostailu sailkapena

Aisia.net-etik lortu dudan jolasaren sailkapen adinaren arabera.

0-6 hilabete Jaioberria mundua ezagutzen ari da eta jostailurik egokienak bere sentimenak bizkortu eta bere gorputza ezagutzera bultzatzen dutenak dira. Kontaktu fisikoa (laztanak, muxuak...) eta musika ere garrantzi handikoak dira. Umearen arreta ukimena, ikusmena eta entzumenaren bidez pizten da eta heldu baten laguntza ezinbestekoa izango du jostailu horiek erabili ahal izateko. Bere gorputza ezagutu eta forma eta kolore ezberdinak ezagutaraziko dizkioten jostailuak behar ditu. ARIKETA JOLASAK Mugikariak (sehaskatik ikus ditzake eta musika izatea komeni da),lanparak (hainbat kolore eta formatakoak eta mugitzen diren argiak dituztenak), ispiluak (haurrak bere aurpegia ikusteko tamainakoak, mugitzen denean formak nola aldatzen diren ikus dezan, puskatzen ez direnak), bertan etzateko moduko alfonbra eta koltxonetak (soinuak eta kolore asko dituztenak), txintxirrinak, ahora eramateko moduko gomazko panpin eta jostailuak... 6-12 hilabete Haurrak pixkanaka bere esku eta gorputzaren mugimendua hobeto kontrolatuko du eta nahi dituen objektuak lortzeko mugitu egingo da. Ahotsak ezagutzen hasiko da eta hitzen bat edo beste esaten hasiko da. Helduekin jolas egiten duen une horiek garrantzi handikoak izango dira komunikaziorako. Umearen independentzia prozesua hasten da eta etapa honetan bere iniziatiba garatzeko aukera emango dioten jostailuak dira egokienak; mugimendu bat egin eta horrek zer ondorio eragiten duen jakiteko edo ikusteko aukeraemango diotenak. ARIKETA JOLASAK Mugikariak, kolore eta argi askotako lanparak, soinua eta mugimendua duten jostailuak (ukitzean martxan jartzen direnak), ispiluak, zutik jartzen lagunduko dioten jostailuak, soinua dutenak eta balantza egiten dutenak, koska egiteko moduko panpin eta jostailuak, ilerik ez duten oihalezko panpinak, pilotak eta uretarako jostailuak. Animalia handiak ere bai, gainera igo edo botatzeko. 1-2 urte Mugimenduak garrantzi handia du; dena ukitu behar du eta leku guztietara iritsi, horregatik espazioan barrena ibiltzeko aukera emango dioten jostailuak behar ditu. Jada badabil eta errazagoa izango da gauzak hartzea... Hitzak erabiltzen ditu gauzak adierazteko eta hiztegia handitzen doa. Bere autonomia adieraztea gustatzen zaio. Helduekin jolastea gustukoa du, eta gainera, bere lorpenak zoriondu zain egoten da. Gertaerak erlazionatzeko aukera ematen duten jostailuak behar ditu, kausa-efektua ulertzen lagundu eta ekintza sinpleen imitazioa bultzatzen dutenak. ARIKETA JOLASAK Askotariko argiak dituzten lanparak, ispiluak, mugimendua eta soinua duten jostailuak, egurrezko edo plastikozko jostailuak jotzeko edota era askotara ordenatzeko, uretan eta hondarrean jolasteko jostailuak, ibiltzen lagunduko dioten jostailuak, hainbat tamainatako pilotak... JOLAS SINBOLIKOAK Pinturak, jolaserako liburuak, oihalezko panpinak, panpinekin jolasteko osagarriak, telefonoak, pelutxeak, ibilgailuak... ERAIKUNTZA JOLASAK Egur edo plastikozko jostailuak, pieza bat bestearen barnean sartzeko aukera ematen dutenak, baina pieza gutxikoak. 2-3 urte Haurraren autonomia mailak nabarmen egin du gora; badira hilabete batzuk oinez hasi zenetik, bere gorputza hobeto ezagutzen du eta hobeto kontrolatzen du bere ingurunea. Gauzak berak bakarrik egiteko beharra du. Lengoaia ere hobeto menderatzen du eta etengabe imitatzen ditu helduen ondoan bizitakoak, beste haurrekin egoteko gogoa du, askotan beraiek ezagutzera gerturatuko da eta helduekin ere egon nahiko du, baina ikusle moduan. ARIKETA JOLASAK Soinua eta mugimendua duten jostailuak, musika tresnak, gorputz osoa ikusteko moduko ispiluak, ordenatu eta bata bestearen gainean jartzeko aukera emango dioten jostailuak, uretan eta hondarrean jolastekoak, pilotak, txirristak, trizikloak, bultzatzeko jostailuak, mugimendua eta soinua dutenak. JOLAS SINBOLIKOAK Margoak, ipuin eta liburuak, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, barnean jolasteko etxeak, eguneroko bizitza imitatzen duten jostailuak (sukaldea, plantxa…), mozorroak. ERAIKUNTZA JOLASAK 6-18 bitarteko piezak dituzten puzzleak eta eraikuntzak. 3-5 urte Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da eta komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate, espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du, guztia galdetu eta jakin nahiko du. Jolas egitea du lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea. Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran, mahai jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez. ARIKETA JOLASAK Txibak, kaleidoskopioak, musika tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak, hainbat neurritako pilotak... JOLAS SINBOLIKOAK Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta horien osagarriak, pelutxeak, ingurune ezberdinen erreprodukzioa (zirkoa, baserria, piraten untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko jolasak (pelukeria, saltzaileak, medikuak...), txotxongiloak, telefonoak, mikrofono eta magnetofonoak... ERAIKUNTZA JOLASAK 30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak, moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak... 6-8 urte Beste haurrekin komunikatzeko eta erlazionatzeko duen gaitasuna nabarmen hazi da. Lagunen konpainia behar du eta bere jolasak, esperientziak beraiekin batera bizitzeko gogoa du. Horretarako aukera eman behar zaio. Imitazio jolasak leku garrantzitsua du. Ikusten eta entzuten duen guztia errepikatzen du, imajinazioaz lagundurik. Mugitzeko gaitasuna du eta talde-jolasekiko interesa. Arauak onartu eta jarraitzera bideratutako jolasen inguruan interes gehiago azalduko du, arauak beste jokalari batzuekin adostuz. Guztia jakin nahi du eta jolasek bere ezagutza zabaltzeko aukera ematen diote. ARIKETA JOLASAK Kaleidoskopio eta txibak, bizikletak, patinak, soka-saltoa, akuilu-makuluak, hula hop-a, pilotak... JOLAS SINBOLIKOAK Koloretako margoak, klarionak eta arbelak, plastilina, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, ibilgailuak, eguneroko bizitza eta lanbideak imitatzen dituzten beste ingurune batzuk, trenak, txotxongiloak, magnetofonoak, mozorroak... ERAIKUNTZA JOLASAK 50-100 pieza arteko puzzleak, piezekin osatzeko eraikuntza jolasak, koilareak egiteko jolasak, lurrinak, loreak egiteko jolasak, oihalak egitekoak, moldatzekoak... ARAU JOLASAK Lotoa, oka, partxisa, dominoa, magia jolasak, memoria lantzekoak, zoriaren araberakoak, kanikak, estrategia-jokoak, xakea, galde-erantzun jolasak, umeentzako ordenagailuak, kirol jolasak, dianak... 8-11 urte Gauzak ezagutu nahi dituzte. Haurrek elkarren artean erlazionatu nahi dute eta ikasitakoa, taldeko beste kideekin alderatu. Laguntasunak garrantzia hartzen du; lagun onenaren figura agertzen da. Arau jolasek hartuko dute benetako garrantzia bere gaitasun fisiko eta intelektualak lagunen aurrean adierazteko aukera ematen diotelako. Talde jolasek garrantzia handia hartuko dute. ARIKETA JOLASAK Kaleidoskopioak, txibak, bizikletak, patinak, monopatinak, eskujokoak, diaboloa, yo-yoak,akuilu-makuluak, kometak... JOLAS SINBOLIKOAK Panpinak, maniki-panpinak, scalextric pistak, telezuzendutako autoak, karaokeak, makillajeak, mozorroak... ERAIKUNTZA JOLASAK 300 pieza arteko puzzleak, sormen artistikoko jolasak, beira-aleak, oihalak, aeromodelismoa, esperimentu zientifiko xinpleak... ARAU JOLASAK Kartak, ohiko jokoak (damak, partxisa…), magia jolasak, oroimena lantzekoak, estrategia jolasak, jolas elektronikoak, trebetasun jolasak, lengoaia eta hiztegi jolasak, jolas matematikoak, futbolinak, ping-pong-a, boloak... 11-14 urte Gero eta jolas konplexuagoak aukeratzen ditu. Garrantzitsua da helduek euren jolasak ezagutu eta partekatzeko ahalegina egitea. Jolasa komunikazio eta harremanetarako baliabide garrantzitsua izango da. Arau-jolasek izango dute batez ere, garrantzia. ARIKETA JOLASAK Bizikletak, patinak, yo-yoak, esku-jokoak... JOLAS SINBOLIKOAK Pinturak, pelutxeak, scalextric-a, karaokeak, mozorroak... ERAIKUNTZA JOLASAK 500 pieza arteko puzzleak, egur edo plastikozko eraikuntzak, sormen artistikoko jolasak, maketak... ARAU JOLASAK Kartak, memoria lantzeko jolasak, rol jokoak, estrategia jokoak, joko elektronikoak, trebetasun jolasak, jolas matematikoak,futbolinak...

Musika eta Haurrak

Hala dzipoelkarteko bideo aurkezpena da hau, euskal folklorea zabaldu, ezagutu eta berreskuratzeko helburuaz sortua. Eta hurrengo bideoa elkarteak egindako bideoa haurrek musikarekin ikasten eta gozatzen. Web orrialen hainbat baliabide, informazio, ariketa ... ikusi ditzakezue.



Jolasen adibideak

Aisia.net web orrialdeak, jolas mota ezberdineko zerrenda luzea dauka (esku jolasa, balio jolasa, igarkizunak, sokasalto jolasak, mahai jolasak...) eta gainera jolas bakoitzean haurraren adina, materiala, azalpena, musika ... behar diren zehazten du. Oso erabilgarria eta baliagarria dela uste dut, edozein momentuan begirada bat botatzeko eta agertzen diren jolasetara jolasteko. Sakatu hemen eta web orrialdea bisitatuko duzue espero dut zuentzat ere baliagarria izatea.

Bideo zerrenda

You tuben topatutako bideo interesgarrien zerrenda hau sortu dut eta espero dut zuek ere gustukoa izatea.

Jolasaren definizioak urteetan zehar

Urteetan zehar jolasaren inguruan sortu diren definizioak bildu ditut power point baten eta jolasaren ezaugarri batzuk ondorioztatu ditut.

2011-05-01

Blog interesgarria

Hainbat dira sarean aurkitu ditzakegun blog-ak. Haiei esker hainbat informazio eskuratu eta elkarbanatu dezakegu.
Eskuekin jolasean blog-a aukeratu egin dut nire gaiarekin lotura asko duelako. Blog honetan haurrek sukaldean aritzeko hainbat errezeta, jolas, azalpen... agertzen dira.

"Jolasten" eta "Betiko jolasak" artikuluak

Euskaraz.net web orrialdeko hezkuntza atalean, auzoka aldizkariak argitaratutako bi artikulu topatu ditut. Arikuluak Katalin Erausok idatzitakoak dira.

Lehenengoa "Jolasten" du izenburua, aintzinako jolasei eta gaur egungo jolasei inguruko hausnarketa batzuk egiten ditu, besteak beste; "Aspaldiko jolasen ezaugarrietako bat askatasuna zen; jolas gehienak kalean egiten ziren, eta horrek haurraren sormena garatzen laguntzen zuen. Gaur egungo jolasekin, aldiz, kontrakoa gertatzen da; haurrak etxean sartzen dira, bakarka jolasten dute, eta horrek talde lanak lantzea eta elkar komunikatzea oztopatzen du". Gehiago irakurri nahi baduzue egin klik hemen.


Bigarren artikulua "Betiko jolasak" izenburua du, aintzinako jolas batzuk azaltzen ditu: hatzen jolasa, altxorren bila, ikusi makusi, kromoak ... Jolas hauek birgogoratu nahi badituzue egin klik hemen.

2011-04-27

Piaget-en jolas sailkapena

Piaget-ek jolasen egituran oinarritutako sailkapen bat proposatu zuen, prozesu mentalen bilakaera jarraitzen duena. Hona hemen jolasen sailkapena:

Jolas sentsoriomotoreak edo ariketazkoak (0-2 urte)
Haurrek egindako mugimendu gehienak urte tarte honetan jolas bihurtu ohi dira, asimilazioaren bidez errepikatzen direnean. Umeak bere mugimenduak eta pertzepzioak koordinatzen ikasten duenean, jolasa mugimendu hauen errepikapen bihurtzen da. Gaitasun motoreak menperatzen dituen heinean eta zentzumenekin mundua ezagutzen duen bitartean plazerra sentitzen du, jolasen bidez.
Etapak: Erreflexuak, Lehen mailako erreakzio zirkularrak, Bigarrena mailako erreakzio zirkularrak, Bigarren mailako eskemak koordinatzea, Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak, baliabide berrien asmakuntza.

2011-04-19

Jokoa eta jolasa

Jadanik argi izan behar dugu joko eta jolas hitzak esanahi ezberdina dutela. Horrexegatik garrantzitsua da bi kontzeptu hauek bereiztea:
Alfredo Lopez de Sosoagaren iritziz: Jolasak dibertitzeko balio du eta jokoa seriagoa eta arau finkatuagoak ditu. Azken hauek, normalean helduentzat izaten dira eta gehienetan apustuak egoten dira tartean. Adibideak: karta jokoak, herri jokoak, joku olinpikoak...

Jokoa atsegin hartzeko eta askotan dirua bitarte dela, egiten den jarduera arautua eta irabazle edo galtzailea sortzen dituena. Kontzeptu hau oso konpetitiboa da.
Jolasa: umeek egiten duten ekintza naturala eta helburua ondo pasatzea da. Ez da batere konpetitiboa.

Interneten Joseba Etxebestek EHU- ko irakaslea idatzitako jokoa eta jolasaren inguruko lan interesgarri eta baliagarria. Horrez gain Joseba Etxebesteri egindako bi elkarrizketa, lehenengoa correo digitalean elkarrizketa eta bigarrena eusko new web orrialdean.


Argazki bilduma

Ku-ku liburuxka

Ordiziako Udaleko euskara sailak argitaraturiko Ku-Ku izenburua duen liburuxka da, Calameo-n  Ordiziako Jakintza Ikastola argitaraturikoa. Oso interesgarria iruditu zait ume txikiekin euskaraz hitz egiteko, abesteko edo jolasteko hainbat baliabide eskaintzen dituelako. Liburuxka lau atal ditu: hiztegia, honela ez!, jolasak eta abestiak. Hemen duzue liburuxka osorik eta begiratzera animatzen zaituztet.   

"Bote-bote" Jolasa

Bote bote jolasera jolasten dakizue? Dokumentu honetan, bostgarren mailako ikasle batzuk zelan jolasten den azaltzen digute.

2011-04-17

Munduko jolasen webquest

Webquest honen bitartez, munduko jolasak ezagutzeko balio zaie haurrei. Munduko jolasen bilduma bat osatu beharko dute, lan idatzia egin eta aurkezpen txikia. Lehen hezkuntzako haurrentzat zuzendua, zailtasun mailagatik.


2011-03-27

Jolas heuristikoak

Garbiñe Ugaldek, Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko irakaslea idatzitako lanaren sarreratxo bat besterik ez da hau. Lanean zehar jolas heuristikoen inguruko informazio asko topatu dezakezue argazki askorekin baita.
"Jolas Heuristikoa, 0-3 eskolan garatzen da eta talde txikian egiteko jolasa da. Haurraren bapateko ekintzak erabiltzen dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren ekintzak estrukturatzen laguntzen du" Gehiago irakurri nahi baduzue sakatu hemen
You Tube-tik hartu ditut jolas heuristikoen bideo hauek:





2011-02-15

Jostailuen katalogoa

Hemen duzue 2008-2009-ko Euskarazko produktuen katalogoa, Calaméon aurkitu nuen eta denetarik aurkitu dezakezue: musika, filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, gurasoentzako materialak, informatika, jostailuak... den dena euskaraz.

Hik hasi aldizkaria

Hik Hasi aldizkariaren 155 zenbakia da hau, "Haur txikien mugimenduaren genesia" izenburua dauka. Bertan Mirtha Chokler haurraren garapenarekin erlazionaturiko gai batzuk azaltzen ditu: haurraren mugimendua jaiotako unean, mugimendua eta pentsamendua, oreka eta desoreka, mugimenduaren prozesua, etzanetik zutitzera. Garatzen dituen gaiak, erlazio zuzena daukate haurra jolasteko duen moduarekin.

Jolasteko musika

Salala riki riki.


Txiki txiki txikia.


Nola kanta, nola txirula, nola xoxoak.

Jolasaren garrantzia

Interneten power point hau topatu egin dut; Jolas motak, definizioak eta garrantzia azaltzen duen power point interesgarria. Janire Morillo sortutakoa eta baliagarria izan ahal zaizuena.

Jolas kooperatiboak

Jakingarriak aldizkaria jolas kooperatiboen inguruan argitaraturiko alea da. Jolas kooperatiboei buruz informazio, baliabide, argazki. azalpen, iritzi, etxean jolasteko ... agertzen dira. Irakurtzeko luzea da baina gomendatzen dizuet, oso ona da.

2011-02-08

Ongi etorri jolasaren mundura

Ongi etorri IKUSI-MAKUSI ZER-IKUSI blog honetara! Hemen sakanduko ditudan gaiak jolasaren ingurukoak izango dira, gai oso polita eta interesgarria eta haurren hazkuntzarako ezinbestekoak. Espero dut baliagarria eta interesgarria izatea zuentzat baita!