ONGI ETORRI JOLASEN INGURUKO BLOGERA

2011-05-16

Audacity tutoriala

Audacity buruzko tutorial txiki bat da hau. Ziortza Gonzalez eta Mertxe Gonzalezek egindako tutoriala hain zuzen ere.

Tutorial honen bidez Audacity programaren oinarria ezagutuko duzue momentu batean, oso erraza baita. Horrez gain, oso erabilgarria da programa. Tutoriala CamStudio programarekin grabatu dugu.

BIDEOA:



Audacity programarekin egingo dugun ariketa hurrengo izango da: elkarrizketa bati musika gehituko diogu mozketak eginez eta soinua gehituz.
Lehenengo eta behin, Audacity programa zabaldu. Programaren leihoaren goialdean ikono ezberdinak ditugu:
·         Alde batetik, tamaina handian, denok ezagunak ditugun botoiak: Pausa, Play, Gelditu, Aurrera joan, Atzera joan
·         Bestalde, soinuari aldaketak egiteko tresna batzuk ditugu. Hauen artean, zati bat aukeratzeko tresna, zatiak lekutik mugitzeko tresna eta zooma.
·         Gero, beste ikono batzuk ere baditugu: desegin eta mozketak egiteko tresna, kopiatzeko, desegin eta berregin.
Honekin ariketa egiteko prest gaude.
Hasteko, elkarrizketa irekiko dugu. Soinuan geldiuneak dauden zatiak moztu eta bananduko ditugu.
Hurrengo pausua, abestia sartu. Kontuz! Ez “ireki” (abrir) baizik eta “inportatu” (importar) dokumentu berberara.
Biak batera daudenean bakoitza zein bolumenean entzun nahi dugun erabaki dezakegu ezkerraldeko dagoen geziarekin.
Horrela, gure elkarrizketari musika jarri diogu.
Amaitzeko, lana gordetzeko, exportatuko dugu eta bi artxiboak batutak geratuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario