ONGI ETORRI JOLASEN INGURUKO BLOGERA

2011-04-27

Piaget-en jolas sailkapena

Piaget-ek jolasen egituran oinarritutako sailkapen bat proposatu zuen, prozesu mentalen bilakaera jarraitzen duena. Hona hemen jolasen sailkapena:

Jolas sentsoriomotoreak edo ariketazkoak (0-2 urte)
Haurrek egindako mugimendu gehienak urte tarte honetan jolas bihurtu ohi dira, asimilazioaren bidez errepikatzen direnean. Umeak bere mugimenduak eta pertzepzioak koordinatzen ikasten duenean, jolasa mugimendu hauen errepikapen bihurtzen da. Gaitasun motoreak menperatzen dituen heinean eta zentzumenekin mundua ezagutzen duen bitartean plazerra sentitzen du, jolasen bidez.
Etapak: Erreflexuak, Lehen mailako erreakzio zirkularrak, Bigarrena mailako erreakzio zirkularrak, Bigarren mailako eskemak koordinatzea, Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak, baliabide berrien asmakuntza.


Aurre-eragiketen etapa (2-6 urte)
Etapa honetan errepresentaziozko pentsamendua sortzen da eta honekin batera joku sinbolikoa. Hiru urtetik aurrera joku sinbolikoa aberasten da, irudimenarekin batera.
Hiru motatako konbinazio ludiko sortuko ditu: Konpentsazioazko konbinazioa, Konbinazio
Piaget-ek bere "Teoria Egozentrista" aipatzen du. Bere ustez, joku sinbolikoak pentsamendu egozentrikoa irudikatzen du, errealitatea deformatzen duelarik. Teoria honen arabera, umeak errealitatea bere beharretara egokitzen du eta prozesu honetan pixkanaka errealitate hori asimilatuz doa. Haurra behin eta berriz nagusien mundu sozial eta ezezagunera moldatu behar da, munduaren arau eta interesak arrotzak egiten zaizkiolarik. Gainera, ulertzen ez duen mundu fisiko batean murgildu behar da. Hortaz, gehienetan ez ditu bere Nia-ra behar afektibo eta intelektualak asetzen. Horren ondorioz, errealitatea bere Nia-ra asimilatzen du, eta hori jolasen bidez burutuko du.

Jolas arautuak (7-12 urte)
Araututako jolasak 7-12 urte bitartean agertzen dira. Beren ezaugarria honakoa da: jolasak arauak ditu eta hauek bete ezean, falta bat sortzen da.Arauak erlazio sozialak egotea ahalbidetzen du eta baita taldeak ezarritako erregularitate bat ere. Etapa honetan haurrak kooperazioa-txapelketa ulertzen hasiko da eta modu objektiboago batez pentsatu eta lan egingo du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario