ONGI ETORRI JOLASEN INGURUKO BLOGERA

2011-04-27

Piaget-en jolas sailkapena

Piaget-ek jolasen egituran oinarritutako sailkapen bat proposatu zuen, prozesu mentalen bilakaera jarraitzen duena. Hona hemen jolasen sailkapena:

Jolas sentsoriomotoreak edo ariketazkoak (0-2 urte)
Haurrek egindako mugimendu gehienak urte tarte honetan jolas bihurtu ohi dira, asimilazioaren bidez errepikatzen direnean. Umeak bere mugimenduak eta pertzepzioak koordinatzen ikasten duenean, jolasa mugimendu hauen errepikapen bihurtzen da. Gaitasun motoreak menperatzen dituen heinean eta zentzumenekin mundua ezagutzen duen bitartean plazerra sentitzen du, jolasen bidez.
Etapak: Erreflexuak, Lehen mailako erreakzio zirkularrak, Bigarrena mailako erreakzio zirkularrak, Bigarren mailako eskemak koordinatzea, Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak, baliabide berrien asmakuntza.

2011-04-19

Jokoa eta jolasa

Jadanik argi izan behar dugu joko eta jolas hitzak esanahi ezberdina dutela. Horrexegatik garrantzitsua da bi kontzeptu hauek bereiztea:
Alfredo Lopez de Sosoagaren iritziz: Jolasak dibertitzeko balio du eta jokoa seriagoa eta arau finkatuagoak ditu. Azken hauek, normalean helduentzat izaten dira eta gehienetan apustuak egoten dira tartean. Adibideak: karta jokoak, herri jokoak, joku olinpikoak...

Jokoa atsegin hartzeko eta askotan dirua bitarte dela, egiten den jarduera arautua eta irabazle edo galtzailea sortzen dituena. Kontzeptu hau oso konpetitiboa da.
Jolasa: umeek egiten duten ekintza naturala eta helburua ondo pasatzea da. Ez da batere konpetitiboa.

Interneten Joseba Etxebestek EHU- ko irakaslea idatzitako jokoa eta jolasaren inguruko lan interesgarri eta baliagarria. Horrez gain Joseba Etxebesteri egindako bi elkarrizketa, lehenengoa correo digitalean elkarrizketa eta bigarrena eusko new web orrialdean.


Argazki bilduma

Ku-ku liburuxka

Ordiziako Udaleko euskara sailak argitaraturiko Ku-Ku izenburua duen liburuxka da, Calameo-n  Ordiziako Jakintza Ikastola argitaraturikoa. Oso interesgarria iruditu zait ume txikiekin euskaraz hitz egiteko, abesteko edo jolasteko hainbat baliabide eskaintzen dituelako. Liburuxka lau atal ditu: hiztegia, honela ez!, jolasak eta abestiak. Hemen duzue liburuxka osorik eta begiratzera animatzen zaituztet.   

"Bote-bote" Jolasa

Bote bote jolasera jolasten dakizue? Dokumentu honetan, bostgarren mailako ikasle batzuk zelan jolasten den azaltzen digute.

2011-04-17

Munduko jolasen webquest

Webquest honen bitartez, munduko jolasak ezagutzeko balio zaie haurrei. Munduko jolasen bilduma bat osatu beharko dute, lan idatzia egin eta aurkezpen txikia. Lehen hezkuntzako haurrentzat zuzendua, zailtasun mailagatik.